XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eredutzat ezarriko dituen idazleak berriz XIX. mendeko Duvoisin lapurtarra eta XVIII. eko Mendiburu oiartzuarra.

Argibide teorikoak Txillardegik zehaztuko dituen arren G. Aresti poeta bilbotarra izango da asmo horiek praktikan ezartzen aitzindaria.

J. San Martinek gogora ekarri legez 1959an argitaratutako Maldan Behera-n idoro dezakegu gerora euskara batua deituko zen eredu standardaren adibide gardena.

Batasunaren auzia pil-pilean zeuden uneak ziren 60etako haiek.

Hitz hutsetan eta eztabaida antzuetan aritzeko barik erabaki zehatzak hartzeko ordua heldua zela eritzirik 1963an sortuko da Baionan Euskal Idazkaritza.

Elkarte honetako Hizkuntza-Saillean astero-astero eta zortzi hilabetetan zehar bilduko dira J. M. Bilbao, J-L. Davant, R. Idiart, E. Irigarai, T. Monzón, J. Solaun eta Txillardegi.

Talde-lan honen emaitza izango da 1964eko Agorrilaren 29-30etako ihardunaldien ondoren plazaratuko diren Baiona`ko Biltzarraren Erabakiak.

Txosten honen laburtasuna gorabehera zazpi orrialde ditu denetara, bertan azalduko dira ortografia, deklinabidea eta aditzari buruzko oinarrizko arau eta erizpideak.

Hurrengo urratsa 1968ko Ekainaren 28-30 bitartean Ermuan Gerediaga Elkarteak antolatuta, burutuko den bileran emango da.

Berton Baionako erabakiak berronestearekin batera, batasuna azkartzeaz eta sendotzeaz ere mintzatuko da eta helburu hauek aurrera eraman asmoz sortuko da, sortu ere, Idazleen Alkartea berau izango delarik ondorengo hilabeteetan, batasunaren zuzia bere gain hartuko duena.

Azken urratsa, urrats erabakiorra 1968ko Urrian Euskaltzaindiak burututako Batzarrean emango da.

G. Arestirengandik etorri zen Batzar hori deitzeko eskaria eta Euskaltzaindiak, sor zitezkeen istilu eta tirabirak somatu zituen arren, ez zegoela atzera egiterik ere ikusi zuen.

Arantzazuko Batzarrean eta 1964eko Baionakoan hartutako erabakien artean ez dago, egia esan, alde nabarmenegirik.

Euskaltzaindiak abian zetorren joera bati bere babesa eta itzala eman izana da, honetan, gertaerarik azpimarragarriena eta, horrekin batera, batasuna burutu eta kudeatzeko ardura hizkuntzalari aditu eta euskararen berri sakona zeukaten euskaltzainaren hots, Koldo Mitxelenaren esku utzi izana.